‘Bi edozein, martxoko edozein ostiraletan, Andrekaleko edozein puntutan (gauean noski).’
1)
- Eh! Aupa hi, aspaldiko!
- Joño! Hi al haiz? Kaxo hi!
- Nolatan habil hi hemen?
Ez haut ikusi aspaldi!
- Lantokikoen afaria ta
Bagatozek argi-argi…
Ta hi ze, zemuz? Zer, pote bat bai?
Benga, nire kontu hori!
2)
- Ta zer? Ezkondu al hitzan?
- Ba bai, ezkondu nauk aurten.
Ta hi zer? Nora goaztik?
Hartuko diagu Apen?
Ta hi zer? - Hemen, beti bezela,
ia harrapatzen nauten.
Zer nahi dek? -Eh!?Zer? Ah, zerbeza bat.
Zer ari hintzen esaten?
3)
- Jode! Tope ziok dena!
Sagardotegiko banda!
- Bai, gu ere hala gaudek,
Sagardotegira joanda.
Garesti irten behar zaizkiguk
afaria ta parranda,
Hirurehun euro pagatu eta
Sagardo txarra edanda.
4)
- Motel, ez dit ezer aitzen,
zer gehio esan dek gero?
- Eh!? Ah, sagardoarena.
Zer, hi lanean habil edo?
- Ikasten ai nauk, i-kas-ten ai nauk
Ez taller ta ez bulego.
Eta hi zer? - Ni Oronan motel,
Zortzi ordu egunero.
5)
- Sekula ikuste al dek
fakultateko lagunik?
- Ke ba, aurrekoan Xipi
bestela inor ez. Ta hik?
- Ni Anerekin hasi ninuan?
- Ah, bai? Ez nekin zenbiltzatenik.
- Bah, moztu diau… Zer beste bat bai?
Hau aterako diat nik.
(eta hemendik aurrerakoa badakizue)
Doinua: ´Gau eder batek ninduen`
Bertsoak: Aitor Mendiluze