Extremadurako produktu eta dantzak Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 2a, 03:00

Extremadurako Jardunaldiak egun osoan izango dira.

Extremadurako XIVgarren Jardunaldiak izango dira gaur Atsegindegiko plaza berrian. Bertan Extremadurako produktuen azoka izango da, eta txorixoa, solomoa, urdaizpikoa eta ardoa izango dira jateko eta edateko, besteak beste. Horretaz gain dantza emanaldiak ere izango dira, Atsegindegin jarri duten tablatuan.

Egitaraua
10:00etatik aurrera Atsegindegin:
Extremadurako produktuak, Las Hurdes eta Guadalupeko artisautza erakusketa eta liburuen postua.
Dantza emanaldiak Atsegindegin:
Donostiako Centro Cultural Extremeñoko Virgen de Guadalupe dantza taldea 13:00etan eta 17:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!