Zergak ordaintzeko epea bukatzen da bihar

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 6a, 03:00

Udalak jakinarazi du bihar dela azken eguna 2006ko trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaintzeko. Baita, 2005eko 3garren hiruhileko ur eta estolderiaren tasa ordaintzeko ere. Helbideratuta dauden erreziboak epearen azken egunean kobratuko dituzte. Helbideratu gabe dituztenek eta etxean erreziborik jaso ez dutenek, epea bukatu baino lehen, udaletxeko bilketa bulegotik pasa behar dute kopia bat jasotzera. Bulegoa lehenengo solairuan dago, eskubitara. Ordainketak egin daitezke Kutxa, Euskadiko Kutxa, BBVA, La Caixa, Banco Gipuzcoano eta Santander Central Hispano banketxeetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!