Jubilatu Etxeak zuzendaritza berria izendatu du

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 2a, 03:00

Martxoren 24an egindako batzar berezitik atera da zuzendaritza eta Benito Ruiz izango da Lehendakari berria.

GOIZ Eguzkiko Jubilatu Etxeak zuzendaritza berria izendatu du martxoaren 24an egindako batzar bereziaren ondoren. Benito Ruiz izango da Lehendakari berria. Gainerako kideak dira: Txaro Etxarri lehendakariorde; Francisco Goya idazkari; eta Javier Arraras diruzain. Bokalak izango dira: Agustin Cormenzana, Lucas Yuste, Mikel Amilibia, Carmen Belló eta Paula Mujika.

Hitzaldia asteartean bihotzari buruz
Bestalde, asteartean hitzaldia izango da El corazón: el motor de la vida izenarekin. Bihotzaren estruktura eta funtzioak ezagutaraziko dituzte hitzaldian. Arratsaldeko 17:00etan, Goiz Eguzkin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!