Hernani edo Koxtape, ligaxka San Pedron erabakiko da

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 2a, 03:00

Atzoko estropadan Hernani Koxtaperen aurretik iritsi zen, bigarren postuan, eta puntu bakarrera dago orain.

HERNANIKO batelen taldeak estropada paregabea egin zuen atzo Donibanen. Bigarren postuan geratu zen, Zumaiaren atzetik, baina Koxtaperen aurretik, eta orain azken talde hau puntu bakarrera du sailkapen nagusian. Beraz, ligaxka Pasai San Pedron erabakiko da, datorren larunbatean, bertan izango baita azkeneko estropada. Hernani Koxtaperen aurretik sartu ezkero berdindu egingo luke sanjuandar taldea, eta Koxtape postu batzuk atzerago sartuko balitz hernaniarrek ligaxka irabazkiko lukete. Izan ere, puntuazio sailkapenaren araberakoa da (6 pto. lehenengoari, 5 bigarrenari...). Beraz aukera aparta du Hernanik denboraldia ondo hasteko.

´Estropada oso ona`
Xabier Zapiain, taldeko arduradunak Kronikari esan dionez estropada oso ona egin dute eta Hernani eta Koxtaperen arteko lehiak azken txanpa arte iraun du, Hernanik aurre hartu du orduan. Datorren asteko estropadan Gipuzkoako batel txapelketa jokatzen da baita ere.

Denborak
1- Zumaia.............9’03’’34 min.
2- Hernani.......9’11’’56 min.
3- Koxtape............9’14’’69 min. 
4- Ibaika...............9’26’’22 min.
5- Ur-kirolak..........9’48’’12 min. 
Deskalif.: Fortuna eta Trintxerpe

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!