Nafarren arteko lehia izango da gaurko finalean

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 2a, 03:00

Zugarralde eta Erreka finalera iritsi dira launa kanporaketa jokatu ondoren. Partiduak goizeko 10:30etan hasiko dira.

GAUR final ikusgarria izango da kiroldegiko pelotalekuan. Bertan neurtuko dira Burlatako Zugarralde taldea eta Doneztebeko Erreka, Berria txapelketako finalean. Zugarraldek tankera berdineko hiru bikote ditu eta emaitza ikusgarriak izan ez dituen arren finalera iristea lortu du bere merituz. Errekaren kasuan, kadeteak izan litezke talde horren alderdi ahulena, baina jubenilek eta nagusiek maila oso ona dutela erakutsi dute txapelketa osoan zehar. Kadeteetan jokatuko dute (Zugarralde/Erreka): Ansotegi-Kortabarria/Bereau-Zelaieta; jubeniletan: Idoate-Soroa/Escudero-Linzoain; eta nagusietan: Arraztoa-Landiribar/Alzugarai-Eraso.

Hiru partiduetako tantoek emango dute garaipena
Hiru partidu jokatuko dira, eta hiru partiduetako tantoen batuketan gehien ateratzen duenak eramango du txapela.

Hernanik Txarutaren kontra galdu. 
Guztira 11 jaialdi eta 22 kanporaketa jokatu dira Berria txapelketako hirugarren edizioan, 24 elkarte onenen artean. Hernani bigarren kanporaketarako zuzenean sailkatuta zegoen, aurreko edizioko emaitzen arabera. Hala ere kontrario gogorra tokatu zitzaion, Txaruta, eta 50-62 galdu zuen otsailaren 25ean kiroldegian jokatutako partiduetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!