AMHERek antolatuta nazioarteko jardunaldi gastronomikoa izan zen atzo eguerdian Gudarien plazan. Ekitaldi horrekin elkarte multikulturalak amaiera eman nahi izan zion aste osoan inmigrazioari buruz osatu duen egitarauari. Atzo mundu osoko jaki bereziak probatzeko aukera izan zen: Ekuadorreko atuna tipularekin, Guineako granet izeneko haragia kakahuete saltsarekin, Marokoko couscous ezaguna, Errumaniako crep-ak, Argentinako mate-a eta abar. Horretaz gain Djembe tailerra izan zen haurrentzat, arkupetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!