Kultur taldeentzako diru-laguntzak

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 1a, 03:00

Kultur taldeen diru-laguntzak jasotzen dituen araudi berriari erreferentzia egiten zion idatzian, Jon Oñatek zuzenak ez diren adierazpenak eta balio-juizioak nahasten ditu. Hernaniarrak daten inguruko gerra batekin ez aspertzen ahaleginduz, beharrezkoa da ondokoa argitzea; interesa izan zuten pertsonei informazioa eman zitzaien Kultura Batzordeak Kultur Programa eta Jardueren eta Auzoetako Jaien Diru-laguntzen Kontzesio Arautegiarekin lotuta, Gobernu Batzordera eraman zuen proposamenaren inguruan. Onartu behar dut egia dela helarazpen ofiziala beranduago egin zela. Baina gai nagusia ez da datena. Gai nagusia hauxe da: diru-laguntzen araudi bat egin behar izan dela fondo publikoen erabilera zuzena bermatzeko. Euskal udalerri ia guztiek euren araudia moldatu dute gai honen inguruan, bere momentuan Eusko Jaurlaritzak finkatu zituen gardentasun eta eraginkortasun irizpideekin lotuta. Kultura eta jai erakundeei transferitzen zaizkien fondoak guztionak dira eta euren erabilera arrazoitu egin behar da. Horregatik proposatu da %60a ekitaldiaren aurretik ordaintzea eta falta den %40a fondoak eskatu ziren ekimen horretarako -eta ez bestelako egitekoak aurrera eramateko- erabiliak izan direla frogatzen denean emango litzateke. Posible da formula honek zenbait talderi graziarik ez egitea, baina diru publikoaren erabilera egokia bermatzen duen bakarra da eta baliabide hauen administraria den Udaletxea horretara behartuta dago. Beatriz Fernandino Kultura zinegotzia
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!