Joan den asteburuan jokatu dituzte Euskadiko kopa Hernaniko neska igerilariak Santurtzin eta Gipuzkoako kopa mutilek Azpeitin. Neskek 9garren postua lortu dute eta hurrengo urtean berriz ere Euskadiko kopan parte hartzeko aukera. Mutilek 3garren egin zuten Gipuzkoako kopan, paper txukuna. Entrenatzaileak gustora daude hernaniar igerilaren lanarekin ´honek esan nahi du egiten ari garen lana bide onetik dijoala` azpimarratu dute. Txapelketan parte hartu duten igerilariak dira: Olatz Altuna, Andrea Izagirre, Iara Jimenez, Oihane Sanz, Itziar Gonzalez, Anne Altuna, Nadia Diez, Miren Altuna, Leire Garcia, Leire Gonzalez, Amaia Amiano, Miren Bardaji, Maitane Danborenea, Jon Ander Izuzkiza, Jon Imanol Fernandez, Peru Alfaro, Artur Casas, Mañel Aizpurua, Xabier Andres, Ion Ormazabal, Ioritz Aldabe, Iñigo Etxaniz, Txomin Mujika, Axel Allur eta Gabriel Gartzia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!