IGANDEAN jokatu zen Gipuzkoako Binakako Txapelketako azken tiraldia Herreran eta hernaniarrek emaitza ezin hobea lortu zuten. Txapeldun Elur Txoriko Miguel Burugain eta Joxe Ugalde gelditu dira hiru tiraldiren ondoren, 275 brilarekin. Bigarren, berriz, Ur-Miako Miner aita-semeak gelditu dira (Antonio eta Ibon), irabazleek baino brila bat gutxiagorekin, 274. Hirugarren, JL Agirre eta M. Ormazabal gelditu dira. Lehenengo hiru bikoteak Gipuzkoako txapelketarako sailkatu dira (maiatzaren 28an jokatuko da Zerainen) eta beraz, Burugain, Ugalde eta Miner aita-semeek bertarako txartela lortu dute.
Lehendakari saria hasi
Bikotekako txapelketa bukatuta, datorren igandean hasiko da buruz buruko Lehendakari saria, Mutiloako bolatokian. Lau tiraldi izango ditu: Mutiloakoa bertakoa, Segurakoa, Ereñotzukoa eta Zeraingoa. Ereñotzun, apirilaren 23an izango da tiraldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!