Arratibelek ´positiboki` baloratu du Arau Subsidiarioei egindako alegazio txostena Plenoak onartu izana

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 4a, 02:00

IÑAKI Arratibel Hirigintza zinegotziak ´positiboki` baloratu Udal Plenoak Arau Subsidiarioen proiektu proposamenari moldaketak egitea jasotzen duen alegazio txostena onartu izana. Prentsa ohar batean zinegotziak ´talde politiko guztiak` zoriondu ditu: ´Arauen testu berria partidu, erakunde eta partikularrek egindako ekarpenen fruitua da`. XXIgarren mendeko Hernani Arratibelek 35 jarduera fitxatatik 14 aldatuko direla gogorazi du eta azaldu du hasieratik ´irekita zegoen testu tekniko bat` izan dela eta oraindi horrela dela. Bukatzeko XXIgarren mendeko Hernani diseinatzeko prozesuan ´pauso bat gehiago` dela adierazi du eta bizilagunak gonbidatu ditu antolamendu proposamen berriak ´ezagutu ditzaten`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!