«Harkaitz Canok irakutzen dituen testuak dira ‘Ahulkiak’ emanaldiaren protagonista, antzerkiak lagundu egiten du»

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 1a, 03:00

‘Ahulkiak’ da emanaldiaren izenburua. Zer adierazten du?
Emanaldia Harkaitz Canoren testuek gidatzen dute. Ahulkiak, h-rekin idazten du nolabait ere aulki eta ahula hitzen esanahia batu egiten dituelako. Emanaldian Harkaitz Canok irakurriko ditu aulkiekin lotutako hainbat testu eta anekdota. Nere iritziak aulkiak aitzakia dira hainbat istorio kontatzeko. Emanaldian ez da gai bakar batetaz hitz egiten, nere ustez. Hitz egiten da sormenaz, maitasunari buruz, bakardadeari buruz, eta beste hainbat gaietaz. Testuak pintzeladak dira eta gaia oso irekia da.

Nola garatzen da emanaldia?
Irakurketekin hasten da emanaldia. Pixkanaka antzerkia tartekatzen da, gero eta gehiago. Hala ere protagonismoa testuek dute. Emanaldia bukatzen da Harkaitz Canok idatzitako eszena batekin, memoria historikoari buruz. Emanaldia minimalista da, gure artean sortu genuen eta elementu gutxi batzuk daude. Baina bere puntu poetikoa dute. Eszenografia 2 aulki dira.

Zer egiten duzu zuk emanaldi honetan. Eta beste biek?
Harkaitz Canok testu irakurketak egiten ditu batez ere, nahiz eta antzerkian zertxobait sartzen den. Bere irakurketa laguntzeko antzerkia egiten dugu Patxi Santamaria eta biok. Hala ere antzerkia ez da testuaren ilustrazio hutsa. Hau da, ez gara mugatzen berak esan duena antzeztera, saiatu gara aportatzen eta joko dramatikoak egiten.

Barre egiteko emanaldia al da? E
z da umorezko saio bat baina baditu bere umore puntuak. Testuetan ikuspegi sakonak daude eta baita zorrotzak ere. Ironia ere badago, batez ere Harkaitz Canok testuak irakurtzeko duen moduagatik.

Zein ikusle motarentzako pentsatu duzue emanaldi hau egiterakoan?
Emanaldia ikusle gutxirentzako dago pentsatuta, batez ere saiatu nahi dugulako komunikazio bat sortzen. Horrez gain ikusle euskaldunentzako sortutako emanaldia da, literatura gustatzen zaiona.

Nola ikusten duzu euskarazko antzerkigintza?
Euskarazko antzerkigintzak badu merkatu bat. Euskaraz aritzeak esan nahi du Euskal Herrian egin behar dituzula emanaldiak, baina aukera asko daude. Kutsidazu bidea, Ixabel ikusi besterik ez dago. Hala ere ulertzeko errazak diren gauzak egin behar dira jendea ikustera joateko. Bestetik ez daude konpainia asko obrak euskaraz pentsatuta sortzen dituenik, euskeraz egitekotan itzuli egiten dituzte. Eta horrela galdu egiten duela uste dut.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!