GAUR Play The Music aretoan txikienek ederki pasatzeko aukera izango dute. Txirri, Mirri eta Txiribiton junior izango dira bertan. Hiru hamarkadatan haurrak parre-algaratan izan dituzten pailazo beteranoek badute segida, Mikel Otaegi (Txirriren semea), Kattalin Ansorena (Mirriren alaba) eta Fernando Ruiz aktore gaztearekin.
‘Mirri-tel’ 50 minutuko antzezkizuna
Hiru pailazoek Mirri-tel antzezkizunarekin aterako dira taula gainera, bost esketx eta zortzi abestiz osatua, 50 minutuz parreak eragiteko asmoz. Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta sarrerak 5 euro balio ditu.