Extremeñoen egun haundia izango da bihar Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 1a, 03:00

EXTREMADURAKO XIVgarren Jardunaldiak gaur hasiko dira Biterin arratsaldean izango den ekitaldiarekin. 19:30etatik aurrera Extremadurari buruzko ikus-entzunezkoa jarriko dute eta horren jarraian Emiliano Gañan eta Antonio Davilaren poesia errezitaldia entzuteko aukera izango da.

Atsegindegin festa haundia
Jardunaldiek egun haundia bihar izango dute, Atsegindegin egun osoko festa eta egitaraua antolatu baitute bertara hurbiltzen direnentzat. Bertan Extremadurako jatekoak eta edatekoak izango dira, Las Hurdes eta Guadalupeko artisautza erakusketa ere jarriko dute eta eguerdian eta arratsaldean Virgen de Guadalupe dantza taldeak emanaldia eskainiko du.

Igandean Atsegindegin
10:00etatik: Extremadurako produktuak salgai, artisautza erakusketa eta liburuen postua. Dantza emanaldia: 13:00etan eta 17:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!