Erakundeen inmigrazio planen mugak eta alde positiboak aztertu zituzten mahainguruan

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 1a, 03:00

Amher elkarteak antolatutako ekintza kulturalen barruan ostegunean mahaingurua izan zen, erakundeek inmigrazioaren aurrean nola jokatzen duten eztabaidatzeko. Horretarako gaian adituak diren bi pertsona izan ziren hizketan: Roberto Marro, Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendari berria, eta Agustin Unzurrunzaga, S.O.S. Arrazakeriako kidea.

´Eusko Jaurlaritzaren inmigrazio planaren kontraesanak ditu`
Agustin Unzurrunzagak Eusko Jaurlaritzak 2003an martxan jarritako inmigrazio plana aztertu zuen. Unzurrunzagaren iritzian plan honek kontraesanak ditu, batez ere, Estatu mailako markoan kokatzen delako nahiz eta Eusko Jaurlaritzatik sortu. Ondorioz, nahiz eta Eusko Jaurlaritzeko plan hau ideologi mailan onargarria den, horiek gauzatzerako garain herramienta mugatuak dituela azaldu zuen. Hala ere esan zuen ideologia hau insituzioetatik bultzatzea postiboa iruditzen zaio S.O.S. Arrazakeriako kideari. Uste baitu gizartearen gehiengoaren aurretik dagoela plan hau ideologi mailan, baita Europa eta Estatu mailako inmigrazio politiken aurretik.

Planak espektatibak biltzen ditu`
Roberto Marrok esan zuen Eusko Jaurlaritzaren planak gai honen inguruan laneanaritu diren elkarteen espekatiba asko biltzen dituela. Azpimarratu zuen plan honek ahalbideratzen duela inmigranteari hiritartasuna bizi den udalerriak ematea, udaletxeen bidez, eta hori aurrerapausu bat izan dela. Plan honek kanpotik etorritako pertsona horien integrazioa bideratzeko hainbat instrumentu martxan jarri zituela era azaldu zuen Inmigrazio Zuzendariak: hala nola, Udaletxeetan inmigrazio teknikariak izatea. Unzurrunzagari erantzunez esan zuen Jaurlaritzak badituela osasun eta hezkuntzan konpetentziak, nahiz eta esan inmigrazioari dagokionean lana asko egin behar dela alor horietan.

Gaur nazioarteko gastronomia
Ekitaldi kulturalekin bukatzeko gaur jaialdi gastronomikoa antolatu du AMHER elkarteak, plazan. Eguerdiko 12:00etatik aurrera nazioarteko sukalde espezialitateak probatu ahal izango dira, musika eta eta beste hainbat ekintzekin batean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!