Burlatako Zugarralde eta Doneztebeko Errekak jokatuko dute bihar Berria txapelketako finala, goizeko 10:30etan, Hernaniko kiroldegiko frontoian. Launa kanporaketaren ondoren iritsi dira bi talde nafarrak finalera eta bihar lehia estua espero da.
Burlatarrek talde orekatua
Zugarraldek hiru bikote orekatuak ditu, beharbada izar haundirik ez dute, baina, gogorrak dira, irabazten zailak. Kadeteak Ansotegi-Kortabarria dira eta 3 partidu irabazi eta bakarra galdu dute orain artean. Jubenilak Idoate-Soroa dira eta hauek ere 3 irabazi eta bakarra galdu dute. Afizionatuak, berriz, Arraztoa-Landiribar dira eta 2 partidu irabazi eta 2 galdu dituzte orain artekoan.
Doneztebeko izarrak
Errekak kadeteak txukunak ditu eta beste bi bikoteak oso onak. Kadeteak Bereau-Zelaieta dira eta 2 partidu irabazi eta bi galdu dituzte orain artekoan. Jubenilak Escudero-Linzoain dira eta 3 irabazi eta bakarra galdu dute. Afizionatuak Alzugari-Eraso dira eta jokatutako lau partiduak irabazi dituzte.
Adituen hitzetan kadeteetan litekena da bulatarrek doneztebearrei irabaztea, baina, ikusi beharko da Doneztebeko jubenil eta afizionatuek buelta ematen dioten markagailuari. Txapelketa honetan ez dira garaipenak kontuan hartzen, egindako tantoak baizik eta gertatu liteke talde batek partidu bakarra irabazi baina txapela bereganatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!