Hasi dira maisu etxeak hustutzen eta bizilagunek salatu dute atzo indarrez atera zituztela etxetik

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 1a, 03:00

HASI dira Gay Murreko maisu etxeak hustutzen. Udalak herenegun bidalitako prentsa ohar batean jakinarazi zuen apirilaren 8an botako dutela eraikina. Etxe horiek botako dituzte Zaharren Egoitza haunditu egin behar dutelako. Udalak egindako adierazpen horien aurrean bizilagunak keja dira ez zaielako notifikatu desalojo baimena eta zuzenean joan direlako haiek desalojatzera. ´Atzo eguerdian bazkaria egiten ari ginela etxeko atea hautsi eta indarrez atera arazi gintuzten etxetik` diote ´ez hainbat komunikabidetan azaldu zen bezala, ostegun goizean eta modu baketsuan`. Horrekin batera bizilagunek diote: ´Udalak lortu du epaitegiaren desalojo baimena baina legeak dio desalojoa egiteko abisua gure abokatuei eta epaitegiari eman behar diola, haiek guri notifikatzeko. Eta ez dute horrela egin`. Maisu etxeetako bizilagunek diote ostegunean, etxeak hustutzen hasi zirela ikustean Udaletxera jo zutela, gauzak ateratzeko denbora eskatzeko: ´Udalarekin hitzez negoziatu genuen larunbata arte (gaur) genuela epea gure gauzak ateratzeko, baina ez dute hori errespetatu eta ostiralean bertan atera gaituzte etxetik` diote.

Andoni Amonarraiz: ´Epaitegiak arrazoia eman digu`
Andoni Amonarraiz zinegotziak ostegunean esan zuen epaitegiak Udalari arrazoia eman ziola: ´joan ziren bizilagunek ez bezala akordioa onartu ez zuten bizilagunen eta Udalaren arteko tirabiran epaitegiak Udalari eman dio arrazoia. Horrek ahalbideratuko du Zaharren Egoitzak haunditzeko obrak egin ahal izatea, urgentea dena, dagoen eskariari erantzuteko`. Zinegotziak azaldu du momentuan etxebizitzetako egurra ateratzen ari direla erreziklatu ahal izateko. Etxea apirilaren 8an, larunbatarekin, botako dutela ere azaldu du, ´ikastolako aktibitatea ez oztopatzeko`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!