Bihar ikus-entzunezkoa eta errezitaldia, Extremadurako Jardunaldiak hasteko

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 31a, 03:00

Asteburu honetan izango dira XIVgarren Extremadurako Jardunaldiak. Bihar, larunbata, Extremadurari buruzko ikus-entzunezkoa jarriko dute Biterin arratsaldeko 19:30etan eta horren ondoren poesia errezitaldia izango da Emiliano Gañan eta Antonio Davilaren eskutik. Bestalde, igandean egun osoko festa antolatu dute Atsegindegin. Extremadurako produktuak, artisautza eta dantzak izango dira besteak beste, goizeko 10:00etatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!