BIHAR gaueko 22:30etatik aurrera boxeo jaialdia izango da kiroldegian. Bertan Paco Bueno gimnasioko boxeolariak eta Bizkaitik etorritakoak borrokatuko dira. Guztira 5 konbate ikusi ahal izango dira, horietako bat neo-profesionala. Horretaz gain kick boxing konbateak ere izango dira, eta Kuraiako Imanol Navarrete hernaniarrak parte hartuko du horietako batean. Ekaitz Dominguez-en konbatea berriz, duda da, antolatzaileek azaldu dutenez.
Sarrerak takilan
Sarrerak 15, 12 eta 10 euro balio dute, lekuaren arabera, eta takilan izango dira salgai jaialdia baino lehenago, edo bestela Manu Carrascorekin harremanetan jarri besterik ez dago, sarrerak lortzeko.
Borrokak
Neo-profesionala
(3 min. 4 asalto):
-Yuri Ponpillio/Juan Pablo Dominguez.
Amateur
(2 min. 4 asalto):
-Dimitri/Gonzalo Vitoria
-Manuel Salazar-Gorka Alonso.
-Ruben Iraizor/Ivan Rojo
-Mikel/Gonzalo Salazar
-Juanjo/Unai
Kick Boxing
-Ekaitz Dominguez/Eder Gomez (konfirmatzeko)
-Imanol Navarrete/XX