Apirilaren 8an botako dute ‘maisu etxeen’ eraikina

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 31a, 03:00

GAY MUR ondoan dagoen maisu etxeen eraikina apirilak 8an, larunbata, botako dute Udalak jakinarazi duenez. Epaileak bertako hainbat bizilagunen desalojo baimena joan den astean eman zuen. Ingurua hesitu eta egurra atera Atzo inguru guztia hesitu eta aurrean dagoen aparkalekua hustu zuten, eta orain eraikin barruko egurra ateratzen ari dira, erreziklatzera eramateko. Amonarraiz Herri Lanetako zinegotziak azaldutakoaren arabera eraikina larunbatarekin botako dute inguruko ikastetxeei ahalik eta gutxien eragiteko. Etxea bota ondoren eraikin berria eraikitzea konkurtsora aterako da, baina oraindik ez dago epe jakinik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!