Gipuzkoa eta Bizkaiko boxeolariak kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2006ko api. 1a, 03:00

GAur gaueko 22:30tatik aurrera boxeo jaialdia izango da kiroldegian eta bertan Gipuzkoa eta Bizkaiko boxeolariak izango dira aurrez aurre. Paco Bueno gimnasioko boxeolariak izango dira gipuzkoarrak eta bizkaitarrak izango dituzte aurrean. Guztira bost konbate egingo dituzte, eta bat neo-profesionalena izango da. King-Boxing-a Boxeoko konbateez gain, king-boxing konbateak ere izango dira gaur kiroldegian eta hernaniarrek hartuko dute parte. Kuraiako Imanol Navarrete ariko da konbateetako batean eta duda da Ekaitz Dominguezek hartuko duen parte. Sarrerak aldez aurretik salduko dituzte takilan, 10, 12 eta 15 €-tan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!