Kultur Programa edo Jardueretarako eta Auzoetako Jaietarako Dirulaguntzak emateko oinarriak

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 30a, 03:00

Martxoaren 2an Gobernu Batzarrak onartu zituen herrian kultur ekintzak eta auzoetako jaiak antolatzen dituzten pertsona eta taldeei diru laguntzak emateko oinarriak. Honek eragin zuzena du urtean zehar herrian ekintza kulturalak eta jaiak antolatzen dituzten pertsona, talde, eta elkarteengan. Udalaren jokaera 2005eko azaroaren 15ean Kultura Batzordeak araudi honen zirriborroa bidali zien kultur ekintzak antolatzen dituzten taldeei, esanez, proposamenen bat egin nahi izanez gero abenduaren 15ean bukatzen zela epea. Jasotako proposamenak ezagutarazi gabe, eta hauen inguruko eztabaida irekia eta partehartzailea bultzatu gabe, otsailaren 16ko Kultura Batzordean araudia onartu zuen (jasotako proposamen guztiak baztertuta). Erabaki hau talde ezberdinei jakinarazi zitzaien martxoaren 3an gutun zertifikatu baten bidez. Hau da, erabakia onartu eta 15 egun geroago eta Gobernu Batzarrean onartu eta egun bat beranduago, eta, larriena... martxoaren 16an araudia Gipuzkoako Boletin Ofizialean publikatu zen, afektatuak (pertsonak, taldeak, auzo elkarteak eta Hernaniko elkarteak) araudi hau Udalak onartu zuela jakinarazi gabe. Araudiaren eragina -Dirulaguntzen kopurua: Subentzionatu beharreko kopuruaren %60a kultur ekintza burutu aurretik eta %40a kultur ekintza burutu ondoren. Dokumentu batzuk aurkeztu beharko dira kultur ekintzak burutu eta 3 hilabeteko epean. Hau da, Hernanin festak edo/eta kultur ekintzak antolatu nahi dituztenek jakin behar dute hauen kostuaren %40a bere kontu, eta akaso bere patriketatik aterata aurreratu beharko dutela. Eta izan liteke hiru hilabete pasa arte ez dirurik berreskuratzea. -Dirulaguntza bertan behera geratzeko aukera Diruz lagundutako ekintzaren publizitatean ala kultur ekintza burutzen ari dela, txertatzen badira Kultura Delegaritzaren ekintza eremutik kanpo geratzen diren lemak, adierazpenak, ekintzak...etab, diru laguntza berrikustea, bertan behera geratzea edo itzuli behar izatea ekarriko du. Honek esan nahi al du Udaletxea bihurtu litekeela, dirulaguntzekin txantajea eginez, Hernaniko talde, kultur ekintza eta auzoko festen fiskal-zentsuratzailea? Jon Oñate Lizarralde (*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!