Hernani-Mallabia saioa izango da ostiralean Tripontzi tabernan, GR8 bertso txapelketa barruan. Saioa afalondoren izango da, baina afaritara norbaitek joan nahi izan ezkero 656 70 38 41 zenbakira deitu dezake, ostegun arte. Hernanik joaneko saioan irabazi egin zion Mallabiri eta ostiralekoa txapelketako bigarren saioa izango du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!