Molotoff Irratiak festa antolatu du larunbaterako Andoaingo gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 29a, 03:00

MOLOTOFF Irratiak festa antolatu du larunbata honetarako Andoaingo gaztetxean. Jakinarazi dutenez, Hernanin ez dute azpiegitura egokirik aurkitu ´guk nahi bezalako festa egiteko`. Festa 19:00etan hasiko da eta bertan musika, kontzertua, dantza eta pintxo afaria izango dira, besteak beste. Sarrera dohainik da, baina antolatzaileek eskatu dute ahal izan ezkero disko edo liburu bat eramateko (plastifikatua hobe), ´jasotako materiala presoen senitartekoei emango diegu` azaldu dute.

Web orri berria eta hobekuntza teknikoak
Molotoff Irratiak azken hilabeteetako nobedadeen berri ere eman du. Esaterako, www.molotoffirratia.com web orria zabaldu du interneten, bertan programazioa eta irratiko kontaktua azaltzen dira. Azaldu dutenez denborarekin orria osatuz joango dira. Bestalde hainbat hobekuntza tekniko egin dituzte ekipamenduan, emisio kalitatea hobetzeko eta azpiegituran ere inbertitu dute. Aurrera begira San Joan jaiak prestatzen hasiak dira dagoeneko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!