EUSKAL Herrian Euskaraz taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu apirilaren 2an Santurtzin ospatuko den Hizkuntz Eskubideen Egunaren inguruan. Hirugarren aldia da egun hau antolatzen dutela.
Erakusketa eta poesia errezitaldia
Zehazki bi ekitaldi antolatu dituzte Hernanin, Santurtzin izango den ekitaldiaren aurretik. Alde batetik Tripontzi tabernan Hizkuntz Eskubideen Erakusketa jarri dute eta bestetik poesia errezitaldia antolatu dute gaur, asteazkena, AEK-k Larramendi 11 behean duen egoitzan. Errezitaldian Mikel Peruarena eta Uxue Apaolaza hernaniarrek hartuko dute parte eta arratsaldeko 20:00etan hasiko da. Santurtzira joateko deia EHEk poesia errezitaldia entzutera gonbidatu ditu herritar guztiak. Bide batez, talde honek dei egin du igandean Santurtzira joateko, hirugarren Hizkuntz Eskubideen Egunean parte hartzeko.