Carlos López Ceballos-en eskultura jarriko da fusilatuen oroimenean

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 25a, 02:00

Hamazazpi lan aurkeztu dira lehiaketan eta López Ceballosen eskultura izan da irabazlea. Hilerri sarreran jarriko da fusilatuen silueta irudikatzen duen eskultura. Carlos López Ceballos da 36ko 200 fusilatuen oroimenerako eskultura lehiaketako irabazlea, Udalak atzo jakitera eman zuenez. Guztira 17 lan aurkeztu dira eta lehen sariaz gain, bi aipamen berezi ere izan dira: Jose Luis Loinazen lanarentzat bata eta Miguel Angel Oriberenarentzat bestea. Lopez Ceballosen lanak Argi-Horma du izena eta fusilatuen silueta irudikatzen duen burdinezko lana da. Bi dimentsiotakoa da eta bi metro altu eta hamar metro luze izango ditu. Hilerriko sarreran jarriko da eta inaugurazioa udazken aldean izan liteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!