DOBERA Euskara Elkarteak batzar orokorra egingo du datorren ostiralean bere bazkideen artean, arratsaldeko 19:00etan, Larramendi kaleko egoitzan.
Batzarrean Dobera-Kronikako 2005 urteko balantzea eta 2006 urteko egitasmoak azalduko dira, besteak beste. Horren harira, iazko gogoeta saioetatik ateratako lan-taldeen jardunaren berri ere emango da ostiraleko bileran.
Lan-talde horiek aurrera begirako egitasmoak finkatzen dihardute.
Parte hartzeko deia
Dobera elkarteak bazkide guztiak animatu ditu datorren ostiraleko batzarrera azaldu eta bertan parte hartzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!