«Ekuadorren nekazari asko minbiziak jota dago, petrolio isurien eraginez»

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 29a, 03:00

PATXADAZ hitz egiten du, baina orduak emango lituzke Ekuadorreko Orellana probintzian nekazariek jasaten duten egoera kontatzen. Maria Cherrez bertako Lider Komunitarioen Sarean dabil, Angel Shingre nekazal liderra hil zutenean sortua. Beren lana da nekazariei informazioa eman eta salaketak bideratzea. Izan ere, nekazariek arazo larri bat dute: petrolerak.

‘Metxeroek’ airea eta petroleoak ura kutsatu
Orellanan 85.000 lagun bizi dira eta bertan petrolio putzu ugari aurkitzen da, batzuk Repsol bezalako trasnazionalek ustiatuta eta beste batzuk Petroproducción estatalak. Petrolerek kalte haundia egiten dute ingurugiroan eta bizilagunengan. Isuriak eguneroko ogia dira eta bertakoek kontaminatutako ura eta janaria erabiltzen dute: ´Nekazari asko minbiziak jota dago`, dio Cherrez-ek. Bestalde, petroleren metxeroek edo tximiniek airea kontaminatzen dute. Azaldu zuenez, petrolerengan ez dago inolako kontrolik eta nahi adina lur okupatzen dute. Antolatzeko beharra Horren aurrean antolatzeko beharra ikusten du ekuadortarrak. Beraiek kontaminazioa neurtu eta frogak biltzen dituzte salaketak jartzeko, baina jazarpen haundia jasaten dute. Hala ere azken aldian badute laguntzarik, probintzian Pachacuti alderdiko agintariak daudenetik. Bestalde, Cherrez-ek emakumeek mugimendu horretan egindako lana azpimarratu zuen: ´Denbora gutxi izaten dugu eta ez da lan erraza` esan zuen. Petrolioa ez da Orellanan duten arazo bakarra, palma afrikarraren landaketa masiboa ere hor dute, Cherrez-en esanetan kalte kimiko haundia egiten du landare horrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!