Udalak aurkeztu berri du Tiloseta berritzeko proiektua eta erakusketa publikoan dago alegazioak aurkezteko. Tilosetako Jose Mari, Kitto eta Zintzarriko nagusiek iturriak jartzeko eskaera egin dute, Kronikara bidalitako ohar batean. Beren hitzetan gauza asko biltzen ditu proiektu berriak (kiosko zaharra kendu eta berria jartzea, frontoiko harmailak, Txirri zaharra berritzea, ezki batzuk kentzea eta abar), baina, ez du ´iturririk` jartzerik aurrikusten ´Tilosetako tabernariek urte askotan eskatuagatik`. Diotenez, azken eskaera iazko ekainean egin zuten Udaletxean.
Haurrentzako iturria
Tabernarien hitzetan korrika eta jolasean dabiltzan haurren egarria aseko lukete Tilosetan jarritako iturriek. ´Gaur egun, tabernara etortzen dira txikiak ura edatera, normala den bezala, beste lekurik ez baitute. Beti hartu izan ditugu kariño haundiz eta horrelaxe egiten segiko dugu, baina uste dugu aztertu eta erremedioa jartzea merezi duen gaia dela` azpimarratu dute. Udalean ´dagokionari` behar hau aztertu eta proiektuan iturria edo iturriak jartzeko eskaera egiten diote ´umeak asetzeko eta gure lasaitasunerako`.