‘Antonias Line’ filmearen bideoforuma martxoak 8ko egitaraua amaitzeko

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 28a, 03:00

HErnANIKO Herne neska taldeak antolatuta Antonia’s Line bideoforuma izango da gaur. Ekitaldi honek emango dio bukaera hilabetez iraun duen martxoaren 8ko egitarauari. Pelikula honetan 4 emakume belaunaldiren istorioa kontatzen da. Antoniaren alaba, Danielle lesbiana da eta gaia naturaltasun osoz tratatzen dute. Theresek, Daniellen alabak, badu beste alaba bat ere Sarah. Azken honen ahotik kontatzen da filmearen haria. Pelikula arratsaldeko 18:30etan botako dute, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!