‘Eskolara bakarrik’ ekimeneko lehen froga

Kronika - Erredakzioa 2006ko martxoaren 24a

Eskola Agenda 21 ekimena dela eta LHko Bigarren Zikloko haurrak eskolara gurasoen laguntzarik gabe eta lasai joan ahal izateko hainbat baliabide jarri dira martxan, gaur izango da aurreneko eguna. Haurrak gurasoekin joango dira elkargune jakin batzuetara eta handik haurrak elkarrekin joango dira ikastetxeetara. Udaltzainen laguntza izango dute bidegurutzeetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!