Unai Alvarez irabazle Cuban

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 24a, 02:00

Unai Alvarez pelotari hernaniarrak urrezko domina lortu du Cubako Capitan San Luis txapelketa famatuan, trinketean, buruz buru. Txapelketa bikaina eginda finala Papaya Quesadaren kontra jokatu du Alvarezek eta 40-39 irabazi du hernaniarrak 1:45eko partidu luze eta gogorra jokatuta. Alvarez Nafarroako selekzioarekin joan da Cubara eta txapelketako izarretako bat bilakatu da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!