Txirrita hil zeneko 70garren urteurrena da aurten eta Hernaniko bertsolari haundia gogoratzeko bertso musikatu emanaldia izango da bihar, larunbata, Biterin, arratsaldeko 20:00etan. Txotx denboraldiaren barruko ekitaldia izango da biharkoa eta Txirritak ere ez du txotx denboraldia galdu nahi izan eta Hernanin izango da. Garai bateko bertsoak eta okasiorako jarritakoak entzun ahal izango dira biharko emanaldian, Jexux Mari Irazu eta Unai Agirreren ahotik eta Joxan Goikoetxeak musikaz lagunduta.
Sarrera dohain izango da, baina, aldez aurretik ari dira banatzen. Hartu nahi duenak Biterin izango ditu gaur eta bihar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!