Udaleko Zerbitzu departamenduak bailak jarri ditu Izpizua kalerako sarbideetan, Urbieta kalean eta Nafar kalean. Bi puntu ´itxu` dira hauek, bidera atera arte autorik badatorren ikusten ez den puntuak. Orain baila jarrita jendeak ezingo du zebra bidera pareta kontratik atera eta oinezkoa behartuta egongo da zebra bidea barruragotik hartzen eta hobeto ikusiko du autorik badatorren, Andoni Amonarraiz Zerbitzuetako zinegotziak azpimarratu duenez. Neurri honekin gainera ´autoek ere hobeto ikusiko dute inor badatorren` zinegotziaren hitzetan.
Txorkoak kendu
Nafar kaleako txorkoak (arbola bueltako zuloak) ere kendu dituzte bailak jartzearekin batera, eta Amonarraizek esan duenez bizilagunen eskaria izan da hori. Horrela jendea pasatzeko lekua irabazten da. Bestalde, zerbitzu departamenduak zakarrontziak ere jarri ditu Kale Nagusian, batetik jendeak papelak bota ahal izateko eta bestetik banaketako kamioiek etxeetara gehiegi urreratzerik ez izateko. Orain aurretik lorontziak jarri zituzten baina ez zuen funtzionatu, loreak lurrean azaltzen baitziren lorontzitik kenduta.