Miramon Enpresa Digitalak ematen dituen ikastaroen barruan enpresako web orri eraginkorra nola lortu azalduko dute martxoaren 30ean, Hernani Institutuan (Karmelo Labakan). Mintegia arratsaldeko 18:00etan izango da. Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen enpresak interneten egotearen garrantzia, baina, Miramonek azaldu du interneten azaltze hutsa ez dela nahikoa eta orain enpresak web orri eraginkorrak egiten saiatzen direla. Mintegi honek zenbait gomendio emango dizkie autonomo eta enpresa txikietako profesionalei, eta baita lortu ditzaketen diru laguntzen berri ere.
Dohaineko ikastaroak
Diputazioa eta Eusko Jaurlaritzak bultzatako ekimena da hau eta mintegiak debaldekoak dira. Interesatuek izena eman edo informazio gehiagorako Miramon Enpresa Digitalarekin harremanetan jarri besterik ez dute: · Telefonoa: 943 74 73 14 · E-maila: cursos@miramondigital.com · Web orria: www.miramondigital.com. yy