Ruiz de Egino, Lorcaren erakusketan

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 23a, 02:00

ATZO eguerdian Ciento y... postalicas a Federico Garcia Lorca erakusketa aurkeztu zuten Biterin, Joxan Rekondo alkateak, Agustin Julian komisarioak eta Forum Filatélicoko ordezkariek. Erakusketa Biterin izango da apirilaren 5era arte eta Lorcaren irudia daramaten postalez osaturik dago. 290 artistak hartu dute parte bertan. Atzo jakinarazi zuten Aitor Ruiz de Egino hernaniar artista gehitu zaiola erakusketari. Aurkezpenean 1936ko Hernaniko fusilaketak eta Lorcaren hilketaren arteko lotura azpimarratu zuten, gertaera haien 70garren urteurrenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!