‘Ikastolara bakarrik’ ekimena bihar

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 23a, 02:00

Autoak ugaritu direlako eta geroz eta gehiagok arauak errespetatzen ez dituelako geroz eta haur gutxiago joaten dira ikastetxera bakarrik, Eskolako Agenda 21 ekimenetik jakitera eman dutenez. Lehen hezkuntzako ikasleek mugikortasun arazo hau landu dute ikastetxeetan eta lortu nahi da haurrak ikastetxeetara bakarrik joateko gai izatea. Lehenengo froga bihar dute egitekoa. Hiru ikastoletako LHko Bigarren Zikloko haurrek hartuko dute parte eta herrian zenbait elkargune jarriko dira, gurasoek haurrak bertan uzteko. Horrela, haurrak elkarrekin joango dira ikastetxera eta udaltzainak izango dira bidegurutzeetan. Horrez gain, herriko zenbait dendarik haurrek idatzitako eskutitza jaso dute, arazoren bat izan ezkero beraiengana jo ahal izan dezaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!