Arrozpide Erregularidadeko hernaniar onena

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 11a, 02:00

Erregularidadeko azken tiraldia jokatu zen joan den asteburuan Aian. Tiraldian lehen sailkatua Zeraingo V. Guerra izan zen, 47 brila botata. Aurreneko hernaniarra M. Arrozpide izan zen, C.D.Hernaniren izenean, 46 brila botata. Tiraldian 4garren postua egin zuen. Sailkapen orokorrean aurrenekoa izan zen J.Lasa, 236 brila botata. Aurreneko hernaniarra (5garren postuan) izan zen M. Arrozpide, 227 brila botata. 6garren izan zen M. Burugain, Elur Txoriren izenean, 226 brila botata. 9garrena, JMª Usabiaga izan zen, CD. Hernaniren izenean, 224 brila botata. Erregularidade txapelketako aurreneko 9ak Gipuzkoako txapelketara joango dira. Zeraingo Bolatokian jokatuko da, maiatzaren 28an. Bihar, bikoteka, Gipuzkoako Txapelketa hasiko da Usurbilgo bolatokian. Hernanitik 10 bat bikotek hartuko du parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!