Kronika txapelketa gaur hasiko da Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 11a, 02:00

hAMAR bikotek ekingo diote Kronika pelota txapelketari, hasi gaur eta San Joanak arte. Partiduak arratsaldeko 16:00etan izango dira Tilosetan, eguraldiak laguntzen badu. Gaur hiru partidu jokatuko dira: Galarreta-Apezetxea/Legarreta-Iraola, Ortiz de Arri-Perez/Gurrutxaga-Etxabe eta Hernani-Ugaitz/ Iribar-Urretabizkaia.

Seigarren edizioa
Bi bitako Kronika txapelketak ibilbide dezentea egin du dagoeneko eta aurtengoa seigarren edizioa da. Orain arteko bost edizioetako irabazleak izan dira: 2005ean, Santa Kruz-Alkorta; 2004ean, Legarreta-Ezeiza; 2003an, Legarreta-Ezeiza; 2002an, Garmendia-Zabala; eta 2001ean, Tutu-Iturbe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!