Paleta gomako Euskal Herriko finala jokatuko da bihar, Anoetan, goizeko 10:30etatik aurrera eta bi bikote hernaniarrek neurtuko dituzte indarrak: Villarolain-Zabala/Jauregi-Perez. Txapela beraz Hernanira etorriko da, batzuk edo besteek ekarri.
Trinketean partiduak
Gipuzkoako trinkete txapelketaren barruan ere badira partiduak asteburuan, bai gaur eta baita bihar ere, Donostiako Gaska pelotalekuan. Gaur arratsaldeko 14:00etatik aurrera Erdozi-Ramos/Oianpe, Gaskon-Zurutuza/Andazpe eta Gorrotxategi-Irazustabarrena/ Behar Zana partiduak dira. Eta bihar, goizeko 10:15etatik aurrera Ramontxo/Noble-Otaegi eta Mundarro/Ojuel-Muñoz.