Mendizabal gaur Labriten

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 11a, 02:00

Oier Mendizabalek partidu garrantzitsua du gaur Iruñako Labriten, promozioko bikotekako txapelketaren barruan, arratsaldeko 16:45etatik aurrera. Mendizabalek Iker Retegi izango du bikote, eta aurkari Saralegi eta Urrizelki. Mendizabalek 28 partidu badaramazki profesionaletan Asegarce enpresarekin, baina, beharbada gaurkoa izango du orain arteko partidu garrantzitsuena.

Esnal buruz burukoan
Botivolea, Garfe eta Ordago enpresak buruz buruko txapelketa ari dira jokatzen eta Iñaki Esnal finalaurrekoetan da dagoeneko. Berekin batean, Medina eta Camarero daude talde batean eta beste taldean Mikel Goñi, Matute III eta Fuertes. Talde bakoitzeko aurrenak jokatuko du finala. Lehen partidua bihar da Najeran Goñi eta Matute IIIaren artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!