Elkarte arteko Berria txapelketa final laurdenetan da. Euskal Herriko 24 talderik onenak aritu dira eta gaur final laurdenetako aurreneko kanporaketa jokatuko dute, Burlatako Zugarralde eta Lizarrako San Miguel taldeek. Partiduak gaur arratsaldeko 16:30etan hasiko dira.
Kadeteetan berdindua eta jubeniletan
Burlata Kadeteetan Ansotegi eta Kortabarria ariko dira Peñas eta Lanaren kontra. Burlatako bikotea oso orekatua da, aurrelaria oso iaioa eta atzelariak pelota gutxi galtzen du. Beste bikotean Harkaitz Peñas dago, agian, kadeteetan onena, eta atzelaria ere ona da. Jubeniletan Idoate eta Soroa, Urrizelki eta Nublaren aurka ariko dira. Burlatakoak aterako dira faborito. Mikel Idoate aurrelaria kategoriako onenetarikoa da eta atzelaria ere ona du. Lizarrako atzelaria nahiko ona da, baina aurrelaria juxtuxeagoa.
Nagusietan partidu latza Nagusietakoa izango da gaurko partidurik ikusgarriena, lau pelotariak oso onak baitira. Arraztoa eta Landiribar Ianiz eta Keraltaren kontra ariko dira. Burlatakoa bikote gazte eta orekatua da, atzelaria indartsua da eta aurrelaria iaioa. Lizarrakoek pelotarako dohai paregabeak dituzte: aurrelariak afizionatu mailan partidu guztiak irabazi zituen pelotari heldua da eta aurrelaria, laister goi mailan ikusiko dugun pilotari gaztea. Gaurko jaialdia beraz pelota zaleentzat zita erakargarria izango da, gaur edo bihar profesionaletan ikusi ahal izango diren pelotarien jokoaz gozatzeko aukera izango baita.