TXANTXANGORRI elkarteak batzarra egingo du bihar goizean. Hainbat kontuz hitz egingo dute: iazko diru kontuak, kirol txosten eta egoitza soziala, 2/04 epaiketaren erresoluzioa, Santa Barbarako tiralekua kudeatzeko hitzarmena, kuotak, bazkide berriak onartu eta aldatzea, beste elkarteekiko harremanak eta Lehendakari eta Zuzendaritza Batzorde aukeraketa.
Bi deialdi egin dituzte, aurrenekoa 09:30etan eta bigarrena 10:00etan. Bazkideei joateko deia egin diete.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!