Kaxkoan zehar abesti herrikoiak kantatzen aritzeko zita gaur eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 11a, 02:00

kalez Kale Kantari ekimenak gaur egingo du beste saio bat. Kaxkoan barrena abesti herrikoiak kantatzen ariko dira. Hilabetean behin egiten dute zita eta orain arteko saioetan nahiko arrakasta lortzen ari dira parte hartze aldetik. Parte hartu nahi duen guztiarentzat irekia da saio hau eta laguntze aldera, abestien letrekin paperak banatuko dituzte. Gaur eguerdiko 12:00etan dute zita Plaza Berrin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!