Ostegunean atxilotuak kohete eta petardorik ez zeramakien, nahiz bestelakorik zabaldu

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 11a, 02:00

Joan den ostegun goizean hernaniar bat atxilotu zuen Ertzaintzak eta desobedientziagatik deklaratu behar izan zuen, identifikatzeari uko egin ziolako, eta arratsalderako aske geratu zen. Iturri ofizialek eta zenbait agentzia eta komunikabidek kohete piroteknikoak zeramazkiela zabaldu zuten. Atzoko Kronikak jarri zuen bertsio batzuen arabera koheteak zeramazkiela eta beste bertsio batzuen arabera petardoak, baina, testigu zuzenen edo abokatuaren bertsiorik ez genuen kaleratu. Kronikak baieztatu ahal izan du berak ez zeramakiela inolako petardorik eta identifikatzeari uko egin ziolako atxilotu zutela, ez beste ezergatik. Bere eta testiguen hitzetan, identifikatzeko arrazoiak eskatu zituen eta Ertzaintzak eman ez zizkiolako uko egin zion identifikatzeari. Barka eragozpenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!