Okupazioaren etorkizuna eta estrategiei buruz hitz egiten izan ziren Ate Jokak antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 11a, 02:00

Duina koordinadorak herri ezberdinetan egindako Furgobiraren harira antolatu ziren ekintzak.

ATE Joka taldeak antolatuta eta Duina koordinadorak herri ezberdinetan antolutatako Furgobiraren harira, etxebizitza eta okupazioari buruzko ekintza ezberdinak izan ziren Hernanin asteazkenean. Arratsaldean hainbat kotxe bildu ziren, eta megafonia eta okupazioaren ikurra zeramaten banderolekin karabana egin zuten. Gauean manikalejira egin zuten eta bukaeran ekitaldia, bideoa, irakurketa eta ekintza sinboliko bat. Arratsaldean okupazioaren gaian aditua den Jun Sanchez abokatuak hitzaldia eman zuen. Azaldu zituen Bartzelonako okupazio mugimenduaren nondik norakoak, okupazioak dezenteko arrakasta lortu baitu bertan. Zehazki Bartzelonako Princesa zinea okupatzea okupazio mugimenduarentzat bultzada izan zela azaldu zuen.

Mugimendu koordinatua
Jun Sanchezek azaldu zuen Princesa zinearen okupazioak sortu zuela gaiari buruzko eztabaida publiko indartsu bat eta ekarri zuela jatorri eta interes ezberdinetako jendea elkarrengana hurbiltzea, gai honen inguruan. Parlamentuan ere komisio berezi bat sortu zen gaiari buruz hitz egiteko. Aipatu zuen okupazio mugimendua independientea izan dela, ez dela estruktura politiko jakinei lotua egon izan. Bartzelonan sortutako mugimendu horrek koordinazioa ekarri zuen, estruktura politiko bat izan gabe. Honek indar haundia eman zion okupazio mugimenduari: okupazio asanblea bat ere sortu zen, aldizkari bat ere bai eta baita okupazioan espezializatutako bulego bat ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!