Etxebizitza Eskubidearen aldeko mobilizazioak.

Kronika - Erredakzioa 2006ko martxoaren 21a

Elkartzen taldea eskubide sozialen aldeko astea ari da egiten eta gaur ‘Etxebizitza Eskubideari bai!’ lemapean antolatu dituzte mobilizazioak. Arratsaldeko 19:30etan egin dute zita Karkaban ´espekulatzaileen aurrean mobilizatzera` joateko. Atzo bestalde, lan prekarietatearen aurkako kontzentrazioa izan zen Dia supermekatuaren aurrean, bertako lan baldintzak direla-eta erabaki zuten mobilizazioa bertan egitea, LAB sindikatuko kideen hitzetan. Hitzaldia ere izan zen, LABeko kide baten eskutik eta prekarietatearen alderdi ezberdinak azaldu zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!