Udaberriko sukaldaritza begetarianoa zilegi eskolan

Kronika - Erredakzioa 2006ko martxoaren 21a

AEK euskaltegiak Zilegi Eskolak ematen ditu gai desberdinen bueltan eta udaberriko sukaldaritza begetarianoari buruzkoa ari dira ematen orain. Atzo eta gaur, goizeko saioak izan dira eta bihar eta etzi 14:30etatik 16:30etara edo 19:00etatik 21:00etara ere ikastaroak izango dira. Nahi duen guztiarentzat dira ikastaro hauek eta izena AEKn bertan eman behar da (Larramendi 11, behea. 943 55 78 01).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!