Patirke Arenillas eta Azucena Vieitesen erakusketak.

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 11a, 02:00

Emakume Langilearen Egunaren inguruan antolatutako jardunaldiei hasiera Patirke Arenillas bilbotarra eta Azucena Vieites hernaniarraren erakuskek zieten. Azucena Vieitesek, berak egindako ikerketa eta materiala jarri ditu mahai gainean, jendeak ukitu, irakurri eta aztertzeko. Patirke Arenillasek, argazkian ikusi daitekeen bezala, zeramikazko eszenografia txikiak eta marrazkiak jarri ditu erakusketan. Horietako askotan emakumea labadora eta etxeko tresnen ondoan jartzen ditu Patirkek, ironiaz. Bere hitzetan, molde ezberdinetako emakumeak ikusi litezke erakusketan, estereotipo jakin bati jarraitzen ez diotenak. Erakusketa asteazkena arte dago zabalik, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!