Erlijio-hezkuntzari buruzko bilera gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko mar. 20a, 02:00

Parrokiarteko Haur Katekesiak deituta, erlijio-hezkuntzari buruzko bilera izango da gaur. Bileran gai bat baino gehiago aztertuko dituzte: erlijioa eta kultura, erlijioa eta giza balioak, erlijioa eta gurasoek beren seme-alaben osoko hezkuntzarako dituzten eskubideak, erlijio hezkuntza Europako herrialdeetan, erlijioaren erabilera politiko alderdikoia eta abar. Gaurko bilera irekia da joan nahi duenarentzat. 15:30etan Elkano kaleko parroki lokaletan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!